Ohiko galderak

Inprimatzea ondo egingo dela ziurtatzeko, inprimatu beharreko fitxategiek baldintza batzuk bete behar dituzte:

  • Bereizmena: 300 dpi, baina formatu handien inprimatzeetarako (olanak, roll-up, errotuluak…) 150 dpi bereizmenean egon daiteke.
  • Kolorea: Koloreak CMYK izan behar du.
  • Koskatzeak: Fitxategi guztiek izan behar dituzte 2,5 mm-ko koskatzea eta segurtasun-marjinak, mozketa egiteko.
  • Fitxategiaren formatua: PDF, nahiz eta TIFF fitxategiak ere onartzen ditugun, argazkiak inprimatzeko.

Deskargatu gure inprimatze-gida

Inprimatu beharreko fitxategiek produktua gillotinatzeko besteko marjina izan behar dute. Erabili ohi dugun koskatzea 2,5 mm-takoa da, alde bakoitzean.
Jasotako fitxategiek gure baldintzak betetzen ez badituzte (neurriak, bereizmena, koskatzea, kolorea…) e-posta bat jasoko duzu, arazoa jakinarazteko. Egin beharreko zuzenketak egin eta gero, fitxategia bidal diezagukezu berriro. Aurreikusitako entrega-data azken fitxategia jasotzen den momentutik eguneratuko da.
Normalean, kartel tamaina estandar hauekin lan egiten dugu:

  • 32x45cm
  • 33×48,8cm
  • 42x60cm
  • 50x70cm
Biniloak diseinatu eta inprimatzen ditugu. Biniloak kanpoaldean zein barrualdean erabil daitezke. Hainbat modutan erabil daitezke: dekoraziorako, publizitaterako, ibilgailuak errotulatzeko, erakusleihoetan jartzeko eta abar.

Hainbat binilo-mota ditugu.

  • Iraupen laburrerako binilo monomerikoa: 100 mikrako binilo autoitsaskor ekonomiko eta gogorra. Azalera lauetan erabiltzeko. 3 urteko iraupena, kanpoalderako plastifikatuta erabiltzea aholkatzen da.
  • Iraupen luzerako binilo polimerikoa: 70 mikrako binilo autoitsaskor gogorra. Azalera lauetan erabiltzeko. 5 eta 7 urte bitarteko iraupena, kanpoalderako plastifikatuta erabiltzea aholkatzen da.
  • Ibilgailu integralen errotulaziorako binilo elkartua. Ibilgailuetan jartzeko eta honen formetara egokitzeko 50 mikrako binilo autoitsaskorra. Plastifikatuta erabiltzea aholkatzen da, urratuak saihesteko.
  • Kristalerako binilo mikrozulatua: Ikusmena ahalbidetzeko diseinatutako binilo autoitsaskorra. Orokorrean, ibilgailuen atzealdean jartzeko erabilia.

Materialaren neurriak

Materialak 130cm-ko gehieneko zabalera dauka. Neurri handiagoetarako, panel gainjarrien bidez batuko dira, 1,5 cm-ko loturekin.

Euskarri zurrunen gainean zuzeneko inprimatzeak egiten ditugu, besteak beste: material plastikoak, sandwich, polipropilenoa, aluminioa, kartoia, zurezko euskarriak eta abar.

Material zurrun mota asko daude:

  • Forex gogor eta balioaniztuna, publizitaterako, erakusketetarako, argazkietarako eta dekoraziorako egokiak. Material iraunkorra da, barrualderako nahiz kanpoalderako (3 urte arte). Lodierak: 3, 5, 10mm
  • Dibond gogorra, 3mm-tako aluminiozko sandwicha. Kanpoaldeko errotuluak jartzeko egokia. Lodierak: , 3,mm.
  • Abaraska-kartoia. Karteletarako eta erakustokietarako egokia. Barrualdeetan erabiltzen da. Lodierak:, 1,mm, 2mm, 10mm.

Materialaren neurriak

Neurri handiagoetarako, pieza bat baino gehiagotan egin eta batuko dira.

Olanak kanpoalderako zein barrualderako erabil daitezke. Ekitaldi, promozio, azoka eta bestelakoetan bereziki erabiltzeko.

Bi olan mota ditugu:

  1. 1. 500 g-ko PVC olana. Olan ekonomikoa da, eta inolako babesik gabe, hiru urte inguruko iraupenekoa. Askotariko erabilpenetarako egokia.
  2. Olan mikrozulatua haize-boladei eusteko diseinatuta dago. Inolako babesik gabe 3 urteko iraupena dauka

Olanak akabera mota desberdinekin entrega daitezke:

  • Aluminio zinkeztatuzko ojetero tradizionalekin. 2 cm-ko diametroa 0,5 m bakoitzeko.
  • Termosoldatze errefortzuarekin, botoi-zuloen aplikazio-eremua indartzeko. Botoi-zuloen inguruan materiala apurtzea saihesteko aholkatua.

Materialaren neurriak

Olanen materialak 300 cm-ko gehienezko zabalera dauka; neurri handiagoetarako, materiala soldatutako panelen bidez batuko da, 2 cm-ko gainezarpenarekin

Zalantzaren bat daukazu?

Bidal iezaguzu posta elektroniko bat zure zalantzarekin adi@adigrafik.com helbidera